domingo, 11 de diciembre de 2016

MATEMATIKAKO BALIABIDEAK: logika lantzen jolasen bitartez

IQ JOLASAK

IQ jolasak logika erabiltzera jolas bilduma dira. Berez, puzzle batzuk dira eta bilduman sei puzzle desberdin aurkitu daitezke. Pieza desberdinak badituzte ere, ezaugarri batzuk dituzte komunean.  IQ guztiak hamar piezaz osatuta daude eta hauek desberdinak dira haien artean, honela, tablero bat ere badago eta jolasaren helburua pieza guztiak tablero horretan kokatzea izango da.
Gainera IQ guztiak erronkak ekartzen dituzte liburuxka batean marraztuta; erronka hauetan pieza batzuk toki zehatz batean kokatuta agertzen dira, pieza hauek ezin daitezke mugitu eta behin hoiek kotatuta beste guztiak kokatu beharko dira tableroa bete arte.
-       IQ PUZZLER         
Kasu honetan piezak lotutako eta kolore bereko bolak dira. Honela, hauek erabilita bi dimentsioko tableroa osatu beharko da edo piramide bat sortu pieza guztiak erabilita.
IQ PUZZLER honetan 101 erronka egiteko aukera daude eta emaitzak ere ekartzen ditu. Jolas egokia da 6 urtetatik aurrera erabiltzeko eta hauekin gaitasun espaziala lantzen dute.
iq puzzler.png
-       IQ FIT
Aurreko IQaren antzeko bada ere, kasu honetan piezak 3Dan daude eta honela, tableroak zuloak ditu piezak sartzeko. Piezak 3Dan direnez, hauetan bi bola irteten dira alde batetik esta beste bola bat bestetik, honek pieza bera hainbat posizio desberdinetan jartzeko aukera ekartzen du jolasa aurreko baino pixka bat zailagoa eginez.
iq fit.jpg
-       IQ TWIST
Kasu honetan pieza gehiago eta desberdinak daude. Alde batetik pintxoak ditugu, hauek dira jolasaren erronketan kokatuta agertzen direnak. Pintxo horiek baldintzatuko dituzte beste piezen kokapena, pieza hauek borobilez osatuta daude eta hauetan batzuk zuloak dituzte (pintxoen gainean jartzeko) baina besteak ez. Pieza mota biak konbinatuta tableroa betetzea izango da helburua.
iq twist.jpg
-       IQ LINK
iq link.jpg
Honen helburua berdina da ere, hau da, pieza guztiak tableroan sartzea. Baina kasu honetan, 18 pieza ditugu eta pieza hauek bola batez edo gehiagoz eta ia osoa den borobil batez edo gehiagoz osatuta dago. Hauek modu egokian jarri behar dira enkajatu dezaten.

SCRATCH



Gaur zuekin guztiz harriturik naukan baliabide bat elkarbanatu nahi dut. Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzendua, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen diena.

Baliabide hau interneten aurkitu daiteke “Scratch” hitza bilatuta. Behin bere web orrialde barnean aurkituta beste erabiltzaile batzuk egindako lanak ikusteaz gain gure lan propioak egiteko aukera izango dugu.

Scratch bitartez, Lehen Hezkuntzako ikasleek programatzen ikasteko lehenengo pausuak eman ditzakete. Honen bidez, jolas desberdinak sortuko dituzte; hauetan pertsonaiak sartu eta behar diren aginduak ematen joango dira. Hau aurrera eramateko, erabiltzen dituzten mandatu desberdinak programak berak eskaintzen ditu eta modu egokian kokatu behar dira, ordenagailuak guztiz ondo uler dezan agindu nahi dena. 

Klasean aukera izan dugu baliabidea erabiltzeko eta gure jolas propioak sortzeko eta esan beharra dut oso entretenigarria izateaz gain, kognitiboki itzelezko abantailak eskaintzen dituela uste dudala. Logika erabiltzeko beharra dago eta gainera, frogak egiten diren bitartean pazientzia lantzeko aukera ere eskaintzen duela esan dezaket. 
 

jueves, 1 de diciembre de 2016

INFOGRAFIA

Kaixo lagunok! Gaurkoan infografiekin nator topera! horrelako baliabideak graduko lehenengo urteetatik erabiltzeko aukera izan badugu ere, gaur hauek gogora ekartzeko momentua izan dugu eta zuekin elkarbanatu nahiko nuke ikasitakoa.
Lehenengo eta behin infografia zer den azaldu nahiko nuke: infografiak informazioa modu bisualean transmititzeko modu desberdinak dira. Testu, irudi edo bideoez gain, diagramak, grafikoak edo piktogramak ere erabili daitezke hauetan informazio osagarritzat. 
Duten funtzioari dagokionez, nagusiena komunikazio bisuala lortzearena da, irakurleak transmititu nahi den mezuari arreta handiagaz erreparatzeko asmoarekin erabiltzen dira.

Infografia motak: 
  • Grafikoak
  • mapak
  • taulak
  • diagramak

Infografiak sortzeko erreminta desberdinak daude eta Gorka Palacio irakasleak hurrengo sailkapena egin du:
  1. Balsmiq 
  2. Easel.ly 
  3. Infogr.am
  4. OmniGraffl
  5. Pìktochart
  6. Present.me
  7. Tableau
  8. TimelineJS
  9. Visual.ly 
  10. Present.me